XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XII. BESTE GAZTEDIA Esango zenduan noski, onezkero: Au da gezur salla.

Nun da orrelako Gaztedia?.

Ondo gera, Gaztedia orrelakoa bada.

Gaztediaren akatsak eta argalkeriak, gaurko gaztediaren txorakeri ta gaitzak, esaten asiko bagiña... liburu bat ezetzik, zazpi ere egingo ginduzke.

Ez aingeru izan... argi ibilli... ori, dana usteldua dago.

Nik baño obeto itzegingo dizute-ta, entzun Bizente Jaunari.

Ez da aspaldiko gizon bat.

Gaur-gaurkoa.

Gaztediarekin asko ibillitako gizona.

Lan gogorretan eta aldarte larrietan egokitutakoa.

Berrogeita amar urtetik gora ditu.

Gizon argia, asko ikasia.

Gaur eliz-gizon ospetsu da.

Eliz batzar nagusian ere izan da; an itzegin ere bai.

An zan Karding ere, alkar ikusiko zuten.

Badute alkarren antza.

Bizente Jaunarengana, pozez joan oi dira gazteak.

Bai berotu ere, aren inguruan.

Arengana joanda ziran, zortzi amar gazte, egun artan, estu.

Bizente Jaunak galdetu zienean: Zertan da, emengo Gaztedia? Aien itzegin bearra: (...).